Archive for category: berriak

Toloño 199 OPMan zur-aprobetxamendua esleitzeko lizitazioa. ALHAO, ostirala, 2025eko martxoaren 21a

2025eko martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Urizaharreko Udalaren Adierazpena

Gaur, 2025eko martxoaren  8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Beijingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma adopzioaren 30. urteurreneko ospakizunarekin bat egin nahi dugu. 1995ean Beijingen egin zen Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentzian adostutako akordioek genero-berdintasuna, emakume eta neska guztien ahalduntzea eta giza eskubideak gauzatzeko munduko ibilbide-orria abian jarri zuten.

Ibilitako azken 3 hamarkadetan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira, baina bilakaera desorekatua izan da eta oraindik munduko herrialde bakar batek ere ez du lortu emakumeen eta gizonen arteko genero-berdintasuna. Hala eta guztiz ere, berdintasun-indizeek aurrerapena nabarmena izan dela erakusten dute, berdintasun-politiken araudi- eta erakunde-garapena eta mugimendu feministaren bultzada iraunkorra bateratu diren testuinguruetan.

  1. urteurren horrek konpromisoak eta borondateak berritzeko aukera ematen digu, Beijingen adostutako berdintasunaren helburuak lortzeko, beharrezkoak diren baliabideak bideratuz, erronkei eta oraindik dirauten oztopoei aurre egiteko.

Euskal erakundeek eta, bereziki, tokiko gobernuek, 30 urte hauetan metatutako ebidentzia dute, eta horrek agenda feminista globalean oinarritutako berdintasun-politiken bermatu eta legitimatu egin du.

Euskal udalek genero-berdintasunaren lorpena bizkortzeko mundu-mugimenduarekin bat egin dute, emakumeen eta nesken ahalduntzearen eta emakumeen eskubideen defentsaren aldeko apustua eginez. Tokiko eremutik arlo kritiko globaletan aurrera egiten laguntzeko, Urizaharreko Udalak, aho batez, ondorengo konpromisoak hartuko ditu:

  • Sustapen-egiturak baliabide eta langile nahikoz hornitzea, berdintasunerako eta indarkeria matxistaren aurkako borrokari buruzko politikak garatzeko, Berdintasunerako Politika Publikoen Kalitate-Estandarren arabera.
  • Emakumeen elkartegintza eta elkarte feministak sustatzea, horien bidez, berdintasun politika publikoetan, emakumeak solaskideak izan daitezen eta eragin dezaten.
  • Tokiko gobernuetan emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzeko eta eragiteko errazten dituzten baldintzak sortzeko akordioak hartzea.
  • Tokiko arreta- eta koordinazio-protokoloak eguneratzea, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimak eta bizirauleak onbideratzeko.
  • Herritarren artean, indarkeria matxistari aurre egiteko programak garatzea, gizonak eta mutikoak bereziki mugiaraziz.
  • Zainketen ekonomia eraldatzeko tokiko prozesuak abian jartzea, ikuspegi feministatik.
  • Berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako borrokari buruzko tokiko ekintza-planetan jasotako agenda feministen gaineko kontuak ematea, aldian-aldian.

Deskargatu (.docx)

OSOKO BILKURAREN OHIKO BILKURAREN DEIALDIA – 2025eko martxoaren 13a

Filma eta solasaldia: “Vidas irrenovables” dokumentala

Behin betiko onestea udalaren 2025eko aurrekontu orokorra – ALHAO 2025/2/10

Behin betiko onespena ematea xehetasun azterketari – ALHAO 25/2/7

CONVOCATORIA SESIÓN ORDINARIA DE PLENO – 21 DE ENERO DE 2025

Hasierako onespena ematea 2025eko aurrekontuari

Udalaren itxiera-egunak

OHAR GARRANTZITSUA
INTERESDUNEI 2024KO ABENDUAREN 24AN ETA 31AN, 2025eKO URTARRILAREN 2AN ETA 5EAN, UDAL HAU ITXITA EGONGO DELA JAKINARAZTEN ZAIE.
BARKATU ERAGOZPENAK.
Peñacerrada-Urizaharrean, 2024ko abenduaren 23an.

Xehetasun-azterlanaren hasierako onarpena – ALHAO 24/11/18