Faido/Faiduko albisteak
Faido/Faiduko jaiak
Irailaren 8an, Andre Mariaren omenez
Donemiliagako botoan agertzen da 1021ean, eta bere jaunak Sarmientotarrak, Salinas kondeak eta ondoren bere heredatzaileak izan ziren, Hijar Dukeak, alegia.
San Miguel, Kruzia eta Nuestra Señora de la Peña herrietan Erdi Aro Garaian etxebizitza bilakatu ziren kobazulo artifizial ugari dago.
Garrantzitsuena Nuestra Señora de la Peña baselizan dagoen kobazulo artifiziala da, Euskadiko Monumento Historikoa izendatua izan dena. Euskal Autonomia Erkidegoan geratzen den kultuko baselizarik zaharrena da.
Bertako etxeak San Miguel elizaren inguruan daude, iturri-uraska eta harraska (1877) dauden.
Nuestra Señora de la Peña baseliza da Euskal Autonomia Erkidegoko kultuko elizarik zaharrena. Euskadiko Monumentu Nazionala izendatu dute eta erdi aroko garaietan ermitau edo eremutarren bizilekua izan zen kobazulo artifizialaz baliatuta eraiki zuten. Bertan sartzeko, bide aldapatsu batetik joan beharra dago, Faido herriaren gainetik.
Bere fatxadan puntu erdiko arkua dago, eta lehiategi gotiko batek besarkatzen due barrura sartzeko tokitik. Eta, bertan, harrizko altarea dago Calvarioaren oso antzinako irudiekin.
Ertz batean bi arku baxu daude, eta altare nagusirako sarbidea eskaintzen dute; hauek ere harrizkoak dira (XVIII. mendekoak).
Zutabe batzuen artean Birjinaren eskultura dago, Nuestra Señora de la Peña Andra Mariren itxurarekin (XIII. mendekoa), eta horren ondoan San Juan eta María Magdalena.
Beste berezitasun batzuk ere ikus daitezke bataiotegian, esaterako, pontea, koroa eta hilobiak. Atondotik abiatuta bigarren solairura joateko aukera dago, eta, bertan kofradeen aretoa, egongela ugari eta landako kapera daude. Azken horrek abside erdizirkularra dauka, arrokan egindako bobedadun kanoiarekin batera.
Lurrean hilobiak daude, eta hormetako batean gorriz margotutako zuhaitza. Teilatu ondoan oso inkripzio zaharrak dituen beste kobazulo bat dago. Españada hori baseliza kokatuta dagoen arrokaren beraren gainean dago.
San Miguel eliza XVIII-XIX. mendeetakoa da. Arkupea puntu erdiko arkuduna da, eta aurrealderako sarbidea ematen du, hori ere puntu erdiko arkuduna.
Elizak aurrealde angeluzuzena dauka, abside poligonala du eta ertzez betetako XVIII-XIX. mendeetako bobedaz estalita dago.
Ondoren bere dorre txikira igotzeko sarbidea eraiki zen, eta horrek kanpaientzako bi hutsune ditu, kanpai-horma forman errematatuta; bertan dago kokatuta erlojua.
Erdiko erretaulako zutabeak barrokoak dira, eta San Miguelen eskultura, erdian dago; Santa Teresarena eta San Juan Bautistarena, berriz, alboetan. Alboko erretaulak Inmaculada Concepcióni, San Andrési, Nuestra Señora del Rosariori eta Jesusen Bihotzari eskainita daude. Pontea, pulpitua, sakristia eta korua daude elizan.
Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento Ver Política de Cookies
Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.