Arabako lurralde historikoan dago Urizaharra, Kanpezu-Arabako Mendialdeko eskualdearen barruan; Atxabal (1.172m) eta Toloño (1.263m) mendiak ditu inguruan.
Sei herriz osatuta dago udalerria eta horietatik guztiotatik Urizaharran daude zerbitzu gehien, besteak beste, udaletxea bera. Halaber, erdi aroko hiribildu hau harresiz inguratuta dago, eta harresian bertan Hegoaldeko Atea izeneko ate bikaina ikusiko dugu.
Urizaharran bertan abiatuko dugu gure ibilbidea, Jasokundeko Andre Mariren parrokia ederra bisitatuz. Handik, Foruen enparantzara joko dugu, eta Hijargo dukeen jauregia bisitatuko dugu han, XVII. mendeko eraikina.
Faido herriari ere aipamen berezia eskainiko diogu, izan ere, bertan daude Peñako Andre Maria, San Miguel eta Kruzia kobazulo artifizialak. Hiru horien artean, Peñako Andre Maria ermitari lotutako kobazuloa azpimarra dezakegu, Euskadiko Monumentu Nazional izendatua.
Ondare historikoaz gain, herriko ingurune ederraz gozatzeko aukera ere eskaintzen digu Urizaharrak, San Leongo kobazulo natural biak ikusiaz.
Eustat
Zure udalerriko oraingo errealitate estatistikoa eta bilakaera historikoa ezagutu