Anbar aztarnategia
Kultura ondaretzat hartutakoa da, eta mundu mailan garrantzitsuenetako bat da.
1.500 baino pieza gehiago aurkitu dira (munduan inklusioak dituzten 14 aztarnategi baino ez daude) eduki biologikoarekin.
Kretazeo behe garaian kokatzen da aztarnategi hau (mundo guztian garai honetan sartzen diren 4 aztarnategi baino ez daude).
Arabako aztarnategiak barne hartuta, planeta osoan 18 herri daude inklusio biologikoa duten anbarra aipatu dutenak. Horietatik guztietatik, soilik lauk dituzte 95 milioi urte baino gehiago, hau da, soilik horietako lauk igaro dute Kretaziko behearen eta garaiaren arteko muga. Lau horietatik, soilik Arabakoek ordezkatzen dute mundu zahar baten amaiera eta mundu berri baten hasiera.
Arabako anbar aztarnategiak gaur egun bizi garen planetatik zeharo ezberdina den sistema ekologiko eta fisikoa ezagutzeko modurik onena osatzen dute.
Lurraren bere ardatzaren inguruan ematen zuen bira gutxi gorabehera 22 ordutan; atmosferaren osaerak gaur egungoarenak baino %25etik %35era bitartean baino oxigeno bolumen gehiago zuen, baita ehuneko CO2 maila oso altua ere; hori dela eta, ez zegoen ia ozono geruzarik, eta, beraz, eguzkiaren izpi ultramoreen erradiazioa lurreko gainazalera iristen zen intentsitate handiz, gizakiaren bizitza ezinezkoa eginez, gaur egun ulertzen dugun moduan, behintzat.
Ohiz kanpokoa ez da aztarnategi honen osaera, 100 milioi urte baino gehiagotan gorde izana eta gure eskuetara oraindik ere interpretatzeko moduan iritsi izana da ohiz kanpokoena.