Barojako albisteak
Barojako jaiak
Abuztuaren 24an, San Bartolomeren omenez
Bai Baroja, bai Zumento, oso herri zaharrak dira. Donemiliagako Rejan agertu ziren 1025ean, eta XIII. mendearen ondorengo agirietan. Sarmientoen, Salinasko kondeen eta ondoren bere heredatzaileenak izan ziren, Hijar Dukeenak, hain zuzen. Lehen Gerra Karlistan, inguru horietan liskar ugari egon zen.
Etxe gehienak ortu eta lorategiz inguratuta daude. Lehen eskolak zirenak, orain gizarte zentroa dira. Horrez gain, umeentzako parkea, bolatokia eta futbolean, saskibaloian eta tenisean jokatzeko kirol gunea ere badauka. San Martini eskainitako eliza herriaren ertzean dago kokatuta.
Herriaren inguruak haitz eta bihurgune artifizialez beteta daude. Aipatzekoak dira Peña Hueca, Horno eta Campanario hondakinak; hilobi eta irudiak dituzte horiek.
San Martini eskainitako eliza muino txiki baten gainean zutituta dago. Puntu erdiko arkuak aurrealderako sarbidea ematen du, beheratutako arkuduna da, irudi geometrikoez apainduta eta hainbat molduradun erlaitzez errematatuta. Moldura horien gainean puntu erdiko beste arku itxi bat dago, XVI. mende amaierakoa.
Oinplanoa angeluzuzena da eta hiru zatiko bobeda hiru izarrez eta irudiz betetako giltzarriez apainduta dago. Hirugarren zatian, koruaren gainean, arku torala nagusitzen da Jesusen erliebearekin. Pontea erromanikoa eta apaindua da, eta koruaren azpian dago. Dorrea harrizko oinarri karratua da, puntu erdiko lau arkukoa.
Erdiko erretaula barroko estilokoa da, eta erdian elizaren izenburua jarri dionaren irudia dauka, San Martínena, alegia. Ondoan San Antonio Abad, San Pablo, San Pedro eta San Roque ditu. Azken ukitua Jesus gurutziltzatuak ematen dio gainaldean. Alboko erretaulak ere barrokoak dira eta Kristo Sainduari eta Nuestra Señora del Rosariori eskainitakoak dira; eta horietan XVII. mendekoa den San Joséren eskultura dago. Irudi ugarik osatzen dute eliza.
Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento Ver Política de Cookies
Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.