Archive for category: berriak

Landa eta hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2024ko ordainagiria kobratzea

5/2024 kreditu gehigarriaren behin betiko onespena

Udala itxita abuztuaren 5tik 25a arte

OHAR GARRANTZITSUA

INTERESDUNEI AIPATZEN DIREN EGUNETAN UDAL HAU ITXITA EGONGO DELA JAKINARAZTEN ZAIE:

  • ABUZTUAREN 5tik 25a arte.

 

BARKATU ERAGOZPENAK

 

CONVOCATORIA SESIÓN ORDINARIA DE PLENO (4 de julio a las 19:00)

Por Resolución de Alcaldía nº 87/2024 de fecha 4 de JULIO, se ha convocado Sesión Ordinaria del Pleno Municipal, que se celebrará el próximo MARTES, día 9 de JULIO a las 19:00 horas, y que, según lo previsto en el artículo 80 del Reglamento de Organización, Funcionamiento y Régimen Jurídico de las Entidades Locales aprobado por Real Decreto 2568/1986, de 28 de noviembre, tendrá el siguiente,

ORDEN DEL DÍA

PRIMERO.- Lectura y aprobación, si procede, del acta de la sesión plenaria celebrada con fecha 14 de mayo de 2024.

SEGUNDO.- Dación de cuentas de las Resoluciones de Alcaldía dictadas desde la celebración de la última sesión ordinaria de pleno.

TERCERO.- Aprobación de la Cuenta General del Ayuntamiento de Peñacerrada-Urizaharra correspondiente al ejercicio económico 2023.

CUARTO.- Aprobación de expediente de modificación presupuestaria. expediente de crédito adicional 5/2024.

QUINTO.- Incremento retributivo del personal municipal 2024, conforme al Real Decreto-Ley 4/2024, de 26 de junio.

SEXTO.- Aprobación del pago correspondiente a la fase de aprobación de la Declaración Ambiental Estratégica, que se corresponde con el 20% de la Evaluación Ambiental Estratégica del contrato de redacción del PGOU.

SÉPTIMO.- Moción del grupo municipal EAJ-PNV sobre los proyectos de instalación de parque eólicos y/o fotovoltaicos.

3/2024 kreditu gehigarriaren behin betiko onespena

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, 2024koa, ordaindu behar dutenen errolda jendaurrean jartzea

Jendaurrean jartzea 2023ko kontu orokorra

Hasierako onespena ematea 3/2024 kreditu gehigarriari

Jendaurrean jartzea hiri eta landa Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaindu behar dutenen 2024ko erroldak

MAIATZAK 17, HOMOFOBIAREN, LESBOFOBIAREN ETA TRANSFOBIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) homosexualitatea ezabatu zuen gaixotasun mentalen zerrendatik. Gertakari historikoa izan zen, eta aurrerapauso itzela sexu orientazio eta nortasun jakin batzuk gizartearen berezko aniztasunaren bereizgarri gisa aitor zitzan gizarteak berak. Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBI pertsonen (lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexualen) aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen aurkako eguna bihurtu da.

1990etik hona, asko egin du aurrera legeak, sexu orientazioa eta/edo generoa edozein dutela ere pertsona guztiek eskubide berdinak izateko; LGTBI kolektiboetako pertsonak gainerakoekin berdintzen dituzten legeak onartu dira. Gizarteak ere aurrera egin du bide horretan; oro har, gizarteko kideen sexualtasun motak eta generoa bizitzeko askotariko erak modu irekian adierazi ahal izateko espazio sozialak gero eta gehiago dira.

Legeak aldatu eta gizarteak aurrera egin arren, LGTBI kolektiboko pertsona askok jasaten ditu oraindik orain bazterkeria, estigmatizazioa eta indarkeria. EAEko gizarteak, beraz, bide luzea dauka aurrean, berdintasun egiazkoa eta eraginkorra lortuko badu. Zoritxarrez, aurreiritziak, uste faltsuak, estereotipoak, bazterketa eta gorrotoa oraindik ere gizarteko sektore askotan sakon errotuta daude.

LGTBI kolektiboko pertsona askok (nagusiki lesbianek, transexualek, adintsuek edo desgaitasuna duten pertsonek) ezinikusia eta ez ikusiarena egitea jasaten dute, eta horien aurkako eraso fisikoek gora egin dute gure hirietako kaleetan; horrelakoek agerian uzten dute nork bere sexualtasunaren nahiz generoaren arabera bizitzeko askatasun egiazkorik ez dagoela, eta berdintasuna zein bereizkeriarik eza falta direla.

Hala, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurka borroka egitea askatasuna, duintasuna eta giza eskubideak defendatzea da. Aniztasunak aberasten gaitu; horrenbestez, LGTBI kolektiboko kideek jasaten duten bazterkeriaren eta indarkeriaren aurka egitea gizartearen garapena bultzatzea da; alegia, inklusioaren alde eta bazterkeriaren aurka egitea, eta errespetu zein berdintasun handiagoko gizarte bidezkoa lortzeko bidean urratsak ematea.

Urizaharreko Udalak BERDINDUren lana babesten du, LGTBI kolektiboari eta kolektiboko kideen hurbilekoei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak sortutako zerbitzua, EAEko gizartean, kideen sexu orientazioa eta genero nortasuna edozein direla ere, berdintasuna indartzea eta berdintasun eza ahultzea duena xede nagusi.

Urizaharreko Udalak pertsona guztien eskubideen defentsan irmo jarraituko du, politika publikoetan babes neurriak eta bazterkeriaren aurkakoak ezarriz. Gizarte aniztasunean datza gure sendotasuna; babestu eta indartu beharreko balioa dugu.