Montoriako albisteak
En breve activaremos el espacio de noticias
Montoriako jaiak
Irailaren 29an, San Miguelen omenez
Bere kokaleku estrategikoa dela-eta, Erdi Aroan herri garrantzitsua izan zen; izan ere, Errioxarako sarbidea errazten zuen, Herrera mendatearen bitartez.
XII. mendean zehar, Sancho Ramírez jaunak, Santa María de la Piscina Real Divisako patroiak, jauregi-gotorlekua eraikitzeko agindu zuen.
Jauregi-gotorlekua XIV. mendean suntsitu zuten Gaztelako Pedro I. erregeak aginduta; izan ere, Ramireztarrak bere anaiaordea zen Enrique Trastámara jaunaren aldekoak ziren. Enrique jauna erreinuan sartu zenean, Juan Ramírez jaunari agindu zion jauregi-gotorlekua eraikitzeko, baita bere emaztea zen Ocenda Ortiz andreari ere, eta horien oinordekoak dira Aguilar kondeak.
XVIII. mendean, Jauregi-dorrearen hondakinak geratzen ziren, atearen arkua eta armarria, besteak beste. Gaur egun, atearen arkua, armarriak eta zizelkatutako harria baino ez dira geratzen. Aipatutako harri horrek Juan Ramírez jaunaren izena dago, herriko seme kutunarena, hain zuzen, eta harrizko etxe baten ondoko harresi batean daude.
Montoriako baserria iparraldetik hegoalderazko errepidean zehar dago. Mutur batean San Migueli eskainitako eliza dago. Horren ondoan, berriz, oso antzineko iturri-uraska.
Inguruetan fosil ugari aurki daitezke: horregatik zonalde hori Arabako Parke Jurasikoa izenarekin da ezaguna.
San Miguel elizak bere eraikin erromaniko zaharraren hondakinak gordetzen ditu. Bertara sartzeko, dorrearen azpian dagoen beheratutako arku baten bidez egiten da, 1770ean eraikitako arkutik, alegia. Bobedak 1736an eraiki ziren. 1799an zaharberritzeak egin ziren, besteak beste, eliza luzatu, bi kapera erantsi eta hormak altxatu “berria zaharrarekin simetria perfektuan egon zedin”, eta, horrela, oinplanoa gurutze latino formarekin geratu zen.
Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento Ver Política de Cookies
Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.