Azken berriak

Informazioa: BOTO ESKUBIDEA 2023ko udal-hauteskundeak

Europar Batasuneko eta akordioa duten Batasunetik kanpoko herrialdeetako herritarrentzako informazio interesgarria bidaltzen dizuegu, zuen udalerrian bizi diren herritarrek udal-hauteskundeetan boto-eskubidea gauzatzeari dagokionez.

Europar Batasuneko herrialdeetako 18 urtetik gorako herritarrek, bai eta Boliviako, Cabo Verdeko, Txileko, Kolonbiako, Koreako, Ekuadorko, Islandiako, Norvegiako, Zeelanda Berriko, Paraguaiko, Peruko, Erresuma Batuko, eta Trinidad eta Tobako herritarrek ere eman dezakete botoa aipatutako hauteskundeetan.

Informazioaren berri emateko eta zabalkundea egiteko, egoera horretan egonik, boto-eskubidea gauzatu nahi duten pertsonek bete behar dituzten betekizunei eta epeei buruzko informazio-gida txiki bat prestatu da. Gida Eusko Jaurlaritzako Migrazioaren eta Asiloaren Euskal Foroaren barruan atondu da, zeinetan EUDELek ere parte hartzen duen.

Prestatutako informazioa 5 artxibok osatzen dute (A4 formatuan); artxiboak informazioa eskuragarri dagoen bost hizkuntzei dagozkie: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta errumaniera. Gainera, bereizmen handian inprimatu daitezkeen hiru triptiko ere sartu dira, horietako bakoitza bi hizkuntzatan (eu-es, en-fr, es-ro).

Aipatutako informazioa interesgarria izan daitekeenez, komenigarria litzateke boto-eskubidea gauzatu nahi duten pertsonei helaraztea, bai eta tokian tokiko elkarteei ere, ahalik eta zabalkunderik handiena egiteko.

Deskargatu informazio gehiago:

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar