Azken berriak

Urizaharreko Udalak lehen sektorea babesteko adierazpen instituzionala

Urizaharreko Udalaren Osoko Bilkuratik, erakundeen babesa adierazi nahi diogu Lehen Sektoreari.

Gure ustez, nekazaritza, abeltzaintza eta baso-ustiapena funtsezkoak dira gure udalerriko, eskualdeko, autonomia-erkidegoko eta, oro har, gizarteko ekonomiarako.

Hori dela eta, Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu beren eskumenak har ditzatela eta sailei partida ekonomikoa eman diezaietela, etengabeko erasoak jasaten dituen eta egoera hori gehiago jasan ezin duten sektore baten jarraipena eta berrikuntza bermatzeko.

Era berean, eskatzen diegu lehen sektoreak Europan dituen interesak defenda ditzatela eta gure lurraldearen errealitatea transmititu eta defenda dezatela.

Urizaharrako Udalak, herritarrengandik hurbil dagoen erakundea den aldetik, Lehen Sektorean diharduten gure bizilagunen lana aitortzen du, eta gure gizartean ezinbestekotzat jotzen dugun Sektore bat defendatzearen eta jarraitzearen alde egiten dugu.