Urizaharreko Aire Zabaleko Museo Etnografikoaren jarduerak

  • Museoaren eta ondare etnografikoaren etorkizuna bermatzeko, ondarearen kontserbazio fisikoa ziurtatzera ez ezik, hari lotutako ezagutza eta istorioak biltzera eta zabaltzera ere bideratutako ekintzak egin behar dira, publikoarentzat garrantzitsuak diren eta gizarteak objektu horiek baloratzeko bide ematen duten jardueren bidez, eta, bereziki, hurbileko gizarte testuinguruak.

  • Museoak, Lorenzo Prestamero Etnografi Elkartearen bitartez, honako programa hauek gauzatzen ditu urtero:

    • Ondarearen defentsa: egiturazko eta kontserbazioko hobekuntzak
    • Hezkuntza eta sentsibilizazioa: hitzaldiak, gaikako zikloak, lantegiak, bisita gidatuak, etab.
    • Prentsan, irratian eta sare sozialetan sustatzea eta zabaltzea.
  • Ekintza horien bidez, ondasun etnografikoen balioaz, haren gainean duen mehatxuaz eta hura babesteko beharraz jabetzea lortu nahi da publikoarengan, gure kultura nortasuna delako eta egungo eta etorkizuneko belaunaldien inspirazio- eta sormen-iturri delako.