Ingurunea

  • Museoa ingurabidearen ondoan dago: antzinako larrainak.

  • Berezko esanahia zuen kokapen bat da: bertan egiten ziren gari jotzea bezalako lanak eta bertan gordetzen ziren nekazaritzako lanabesak. Larrainak museoko erakusketa espazio bihurtu ondoren, udalerriaren nekazaritza- eta abeltzaintza-nortasunari jarraipena ematea lortu da.

  • Proiektu loteslea da, museo espezifikoa eta osagarria:

    • Espezifikoa, kultura elementuei eta industria aurreko ekoizpen prozesuei (nekazaritza eta abeltzaintza) eskaintzen baitie arreta.
    • Osagarria, ondare etnografikoari, lanbideei, mahastizaintzari, meatzaritzari, industriari eta abarri buruz beste museo batzuekin izan ditzakeen sinergiengatik, eta, bereziki, Arabako Mendialdeko beste museo batekin, Pipaongo Museo Etnografiko Usatxikoarekin, hain zuzen. Museo horren funtsek Pipaongo ohiturak, jolasak, jaiak eta errituak islatzen dituzte.